Harro gaude gure ikastetxeko ikasleak, Bizkaiko gazteen artean espiritu ekintzailea bultzatzeko erreferentea den DEMA Enpresari 2025 lehiaketan sarituak izan direla partekatzeaz.
Ile-apainketa eta kosmetika (LSV taldea) eta Patroigintza eta moda (Chiripa taldea) zikloetako ikasleek, iraunkortasunarekin, inklusioarekin eta lan-ingurunearen hobekuntzarekin konprometituriko negozio-ideia berritzaile bat aurkeztu dute.
Beraien proiektua bere sormenagatik, bideragarritasunagatik eta ikuspegi sozialagatik dozenaka proposamenen artean aintzatetsia izan da.
Sari-banaketa, pasadan ekainaren 9an egin zen, DEMA Enplegu eta Ekintzailetzaren Foru Agentziak antolatutako ekitaldian.
Une zirraragarria, beraien ahaleginari eta konpromisoari balioa ematen diona!
Zorionak!
Enpresari programari buruzko informazio gehiago: Dema Enpresari










