FP Barakaldo LHk, Sarekin Sareak antolatutako Bizkaiko Ekintzailetza Eskolaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen. Ekainaren 30ean, Demaren instalazioetan izan zan topaketan, ekintzailetzaren eta prestakuntzaren arloko pertsona nabarmenak izan ziren.
Ekitaldia
Ekitaldiaren hasiera Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko Foru Diputatuak egin zuen. Aurkezpenean, gaian adituak diren profesionalek garatutako prestakuntza-gelen edukien berri eman zen. Gainera, pilotaje-prozesuan parte hartu zuten erakundeen esperientziak partekatu ziren:
Pilotaje-prozesuan parte hartu zuten ekintzaileek ere izan zuten ahotsa eta gure eskualdeko ekintzailetzari buruzko bizipenak eta ikuspegia partekatu zituzten.
Gure parte-hartzea
FP Barakaldo LH, Yolanda Calvo irakasleak ordezkatu zuen, eta gure ikastetxeak gure ikasleen prestakuntzarekin eta espiritu ekintzailea bultzatzearekin duen esperientziaren eta konpromisoaren berri eman zuen.








