Instalazioa eta altzari-hornikuntza zikloak, Ethazi gela bat eraikitzea helburu duen erronkari aurre egin dio.
Horretarako, espazioa, isolamenduak, zoruak, sabaiak, hormak, ateak, altzariak eta abar diseinatu, eraiki eta instalatu dituzte.
Ikaskuntza-prozesu osoaren ardatz nagusia erronketan oinarritutako ikaskuntza kolboratiboa izan da.
Egoera problematiko baten planteamendua, egoera erronka baten eraldatzea eta emaitza helburu duen prozesua, ziklo bakoitzeko gaitasun tekniko eta espezifikoetatik zein une honetan izaera estrategikoa duten zeharkako gaitasunetatik (autonomia ikaskuntzan, talde-lana, ezohiko emaitzetara bideratzea…) abiatuta egituratzen da.








