Adimen artifiziala eta agenteak lanbide askoren rola aldatzen ari dira. Video Coding-a, IA bati garatu nahiko genukeen aplikazio bat deskribatu eta hark kodea osatzea edo %100 sortzea izango litzateke.
Gainera, kodea optimizatzeko, estandar ofizialak edo enpresarenak betetzen diren egiaztatzeko eta programatzaileak askotan aurreikusi ez dituen kasuistiken aurrean funtzionamendua baliozkotzeko osagarri ezin hobea izan daiteke.
Teknologia berri honekin, orain arte gailu industrialak programatzen zituen profesionalaren rola sortutako programen fidagarritasunaren arabera alda daiteke.
Proiektuaren helburua, Vibe Coding-a industria-kontroleko sistemetan aplikazioak garatzeko zenbateraino erabil daitekeen egiaztatzea (robotak, PLCak, sistema txertatuak…) eta orain arte horretan aritzen zen profesionalaren rola nola aldatuko den ulertzea da.




