Erizaintzaren laguntza osagarriak zikloko ikasleek, Larderon (Errioxa) dagoen, Autonomia Pertsonaleko eta Laguntza Teknikoetako Estatuko Zentrora (CEAPAT) bisita aberasgarria egin dute. Jardunaldian, ikasleek, osasunaren eta autonomia pertsonalaren hainbat esparrutan, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat laguntza tekniko ezagutu, esperimentatu eta probatu ahal izan zituzten.
Imsersoren menpe dagoen CEAPATen egitekoa, pertsona guztien gizarteratzea eta partaidetza errazteko, irisgarritasun integrala bermatzea eta laguntza-teknologiak sustatzea dira. Bere lana, berrikuntzari eta hainbat sektoretako profesionalekiko lankidetzari balioa emanez, pertsona guztientzako pentsatutako diseinua bultzatzea da.
Esperientziari esker, ikasleek, laguntza-tresnek osasun-arretan duten garrantziaz, bai eta pazienteen eta adinekoen autonomia eta duintasuna hobetzeko betetzen duten funtsezko eginkizunaz gogoeta egin ahal izan zuten.









