Estetika eta edergintza eta Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloetako ikasleak Barakaldo Antzokian izan dira, Marina Marroquí gizarte-hezitzaileak emandako “Cómo construir una educación afivo-sexual más del porno” hitzaldian.
Barakaldoko Udaleko Berdintasun Arloak antolaturiko jarduera honek, pornografiaren kontsumo goiztiarraren eraginaz eta errespetuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritutako harremanak sustatzeko beharraz hausnartzeko gakoak eskaini ditu.
Genero indarkeriaren prebentzioan egindako lanagatik errekonozitua eta Menina Sariarekin saritua izan den Marrokik, hizkuntza hurbil eta zuzen batekin, esperientziak partekatu eta mitoak desmuntatu ditu. Gainera, mezuaren irismena zabalduz, bigarren hezkuntzako ikasleei, familiei eta profesionalei zuzendutako tailerrak garatu ditu.







