Lehen aldiz, Dual Intentsiboa izeneko ordaindutako praktiken modalitatea hasi zenetik, 100 parte-hartzaileko muga gainditu dugu ikasturte berean, kasu honetan 25-26 ikasturtean. 2025eko ekainean hasita sinatu ditugun 100 Dual Intentsibo horietan, ikastetxeko ia lanbide-arlo guztiak ordezkatuta daude.
Modalitate honek urtez urte, gora egiten jarraitzen du. Duela 12 urte, ikasle bakar batekin hasi ginen. Bigarren ikasturtean 2 ikasle izan genituen. Hirugarrenean, aldiz, 20 ikasle izan genituen. Hemendik aurrera, aurreko ikasturtean baino 10 parte-hartzaile gehiagoko hazkunde-erritmoarekin, mugarri historiko hau gainditzea lortu dugu.
Zorionak eta eskerrik asko denei zeun lanagaitik!



