Joan den urriaren 29an, FP Barakaldo LHn Euskal Herriko Komunikazio Bitartekarien II. topaketa egin zen. Topaketa honen helburua, ezarri berri den lanbidea ikusaraztea eta gizarteratzean, irisgarritasunean eta aukera-berdintasunean duen zeregina indartzea izan zen.
Topaketari hasiera emateko, Eva Aroca hizkuntzalari eta Espainiako Zeinu-mintzairaren Hizkuntza Normalizaziorako Zentroko (CNLSE) koordinatzaile teknikoak eta Itxaso Becerra Euskobi Euskadiko Komunikazio bitartekarien Elkarteko presidenteak hitzaldi bat eman zuten.
Biek ala biek, komunikazio bitartekotzaren orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa eskaini zuten. Ondoren, “Zeinu-hizkuntzako interpreteak eta komunikazio-bitartekariak: talde-lana” mahai-ingurua egin zen, honako hauen parte-hartzearekin:
- Alda Carpintero, ESHIEko lehendakaria, zeinu-hizkuntzako interpretea eta komunikazio bitartekaria.
- Nieves Pérex, zeinu-hizkuntzako interpretea eta CODA.
- Alba Mañero, komunikazio bitartekaria eta ASORNAko (Nafarroa) hirugarren adineko zerbitzuaren arduraduna.
- Yaiza Bruque, komunikazio bitartekaria eta ASORNAko RES Zerbitzuaren
- Lucía González, FESCANeko (Kantabria) komunikazio bitartekari gorra.
Mahai honetan, zeinu-hizkuntzako interpreteen eta komunikazio bitartekarien arteko elkarlanaren eta errespetu profesionalaren garrantzia nabarmendu zen. Atsedenaldi labur baten ondoren, ikasleek, tailerrekin, jardunaldiko bigarren blokean parte hartu zuten:
- 1go mailako taldeak, Vinjoy Fundazioaren (Asturias) COMUNICATIO programako komunikazio bitartekariak diren Daniel González eta Ana Isabel Ruizek emandako “Comunícate” tailerra egin zuen.
- mailako taldeak, ONCEko profesionalek zuzendutako gor-itsuei arreta emateko prestakuntza-saioak egin zituen.
Jardunaldia, esperientzia profesionalen bloke batekin bukatu zen, bertan ondorengoek parte hartu zuten:
- Marta Grande, ONCEko gor-itsutasunean adituak.
- Desgaitasuna duten adinekoen egoitza batean komunikazio bitartekari den, Daniel Barreiro.
- Vinjoy Fundazioko, Daniel González eta Ana Isabel Ruiz.
Zorionak! Komunikazio bitartekotza zikloko bigarren mailako ikasle eta irakasleei, jardunaldi hau hain modu profesionalean antolatzeagatik.
Hitzordu honekin, FP Barakaldo LHk inklusiboa, berritzailea eta pertsonengan oinarritutakoa den Lanbide Heziketarekin duen konpromisoa berresten du.
Zuzeneko emisioa
Esteka honetan YouTuben bidez topaketa zuzenean jarraitu dezakezu.













