Estetika integrala eta ongizatea eta Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloetako ikasleak, diagnostiko estetiko korporal bat eginez, elkarlanean aritu dira.
Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzatik, fitxa teknikoak eta behaketa profesionala landu dituzte.
Estetika integrala eta ongizatetik, beharrizan bakoitzera egokitutako, tratamendu pertsonalizatuak egin dituzte.
Elkarlana, ikaskuntza partekatua eta profesionaltasuna sendotzen dituen, esperientzia aberasgarria izan da.













