Azaroaren 22tik 30era, FP Barakaldo LHek Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean (EWWR) parte hartuko du. Nazioarteko ekimen honek hondakinen kudeaketa arduratsuari buruzko sentsibilizazioa eta herritarren, enpresen eta ikastetxeen artean kontsumo iraunkorra sustatzea du helburu.
Aurten, 2025. edizioa Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (TEEH) kudeaketan zentratzen da. Hondakin mota honek Europar Batasunean hazkunderik bizkorrena du, teknologia etengabe berritzen ari delako eta gailu horietan material baliotsuak eta kutsatzaileak daudelako.
Helburu hauekin, ikastetxeak hainbat hezkuntza- eta bilketa-jarduera egingo ditu:
- Hondakin horiek murriztearen, berrerabiltzearen eta behar bezala birziklatzearen garrantziaz kontzientziatzea.
- Ikasleen eta irakasleen artean erabiltzen ez diren tresna elektronikoen bilketa bultzatzea, zabortegietan edo zabor arruntean buka ez dezaten.
- Jardunbide arduratsuaren bidez, prestakuntza-eremutik, ekonomia zirkularra eta ingurumenaren babesa sustatzea.
Gainera, parte-hartze hori Euskadiko Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko 2030 Planarekin lerrokatuta dago. Plan honen helburua, hondakinen sorrera murriztea, horien kudeaketa egokia sustatzea eta isurketak murriztean eta baliabideen erabilera optimizatzean oinarritutako garapen iraunkorreko eredu baterantz aurrera egitea da.
Konpromiso horrekin, FP Barakaldo LHk ikaslearen prestakuntza integralarekin, ingurumen-hezkuntzarekin eta planetaren babesarekin kontziente eta konprometitua den hezkuntza-komunitatearen garapenarekin duen inplikazioa berresten du.
Kartela
Irakasle eta ikasle guztiak, erabiltzen ez diren aparatuak bildu, bigarren bizitza bat eman eta hondakinak baliabide baliotsu bihurtzen ikasteko erronkarekin bat egitera gonbidatzen ditugu.
Animatu eta etxean erabiltzen ez dituzun hondakin elektronikoak frontoian prestatu dugun espazioan utzi itzazu.
Jasotze eguna: azaroak 27, osteguna.
Prebentzioa FP Barakaldo LHen hasten da!
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin sinergian eta FP Barakaldo LHn bultzatzen ditugun jasangarritasun-helburuekin lerrokatuta, ikastetxean egiten den lanaren adibideak eta gure ikasleek ildo horretan lantzen dituzten zenbait erronka aurkeztu nahi ditugu.
Proiektu horiek, ikastetxeak profesional kontziente eta arduratsuen prestakuntzarekin konpromisoa duela erakusten dute, modu aktiboan laguntzen baitute ingurumena babesten eta etorkizunerako eredu iraunkorrago bat eraikitzen.
1. FP Barakaldo LHko bilketa guneak
Ikastetxean, sortzen diren 28 hondakin mota desberdinetarako berariazko edukiontziak eta espazioak ditugu.
Proiektu hau zentroko hondakinak biltzeko planaren parte da.
2. Moda jasangarria
“Moda jasangarria: hondakinetik modara” proiektuaren bitartez Duara-rekin elkarlanean aritu gara. Proiektu honetan gure ikasleen sormena eta ezagutza teknikoari esker, uniformeei bigarren bizitza bat ematen diegu. Uniforme bakoitzak aukera berria izaten du istorioak kontatzen jarraitzeko, horrela, moda jasangarria tendentziaren eta ikaskuntzaren parte izan daitekeela erakusten dugu.
3. Izan Green erronka – ZIG
Izan Green, FP Barakaldo LHko Zereginen Ikaskuntzarako Gelak (ZIG) sorturiko simulatutako enpresa bat da.
Proiektuaren helburu nagusiak:
- Gure xedea, arropa egoera onean biltzea eta bigarren aukera ematea da.
- Arropen berrerabilera sustatu eta produktu berrien kontsumoa gutxitu nahi dugu.
- Gure gizarteari ekarpena eginez, jantziekin erabilera iraunkorra lortu nahi dugu.
- Ingurumenari eragiten dioten jantzien hondakinak gutxitu nahi ditugu, egunero milaka kilo arropak zaborretan amaitzen baitute.
4. Brigada Berdea
Proiektuaren helburu nagusiak:
- Ontziak biltzea: plastikoak, metala eta adreiluak, garbiketa-tailerreko 1go eta 2. mailako ikasleek egina.
- Papera eta kartoia biltzea, administrazio-lan osagarrietako 3. eta 4. tailerreko ikasleen eskutik.
5. Hiri-baratzea
Proiektuaren helburu nagusiak:
- Lorategiak eta baratzeak zaintzearekin eta mantentzearekin lotutako lan motak ezagutzea eta baloratzea.
- Hiri-baratzeko lanetarako berariazko tresnak maneiatzea.
- Ekintza bakoitzak prozesu orokorrean duen eragina ulertuta, esleitutako lanak jarraibideen arabera egitea.
- Proiektu honek, ikasleei, naturarekin konektatzeko, landareen hazkuntzari buruz ikasteko, trebetasun praktiko erabilgarriak garatzeko eta ingurumenarekiko eta elkarlanarekiko errespetu aktiboa sustatzeko aukera ematen die.
6. Txatarraren edukiontzia
Soldadura eta galdaragintza zikloko ikasleek egindako proiektua, prozesu osoa Ethazi metodologiaren bitartez eginda dago. Proiektu honen bitartez, ikastetxeko mintegi industrialenek beren hondakin astunak uzten dituzten gune bat sortu dute.
































