Eder Aurre diseinatzaile portugaletetar eta FP Barakaldo LHko ikasle ohiari, Sarekin sarien lehen edizioan Enpresa Iraunkortasunaren Saria eman diote. Tknikaren Urratsbat programari esker sortutako bere sinadura, bertako ekoizpenagatik, inguruko tailerrekin duen lankidetzagatik eta material birziklatu eta organikoen erabileragatik nabarmentzen da.
Sarekin Days 2025etan banatzen den saria honek, Bizkaiko ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragina duten proiektuak saritzen ditu. Teresa Laespada diputatuak pertsonen bizitza hobetzen duten liderren garrantzia azpimarratu zuen.
Aurrek jasotako sariak, Lanbide Heziketak ekintzailetza inklusiboaren eta iraunkorraren eragile gisa duen zeregina indartu egiten du, ikasgeletatik gure ingurunea eraldatzen duten ekimenak bultza daitezkeela erakutsiz.
Instagram: ederaurreofficial










