Hiruhileko honetan, Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I moduluko ikasleek ikastetxeko areto nagusian egin den Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko hitzaldi aberasgarri batean parte hartu dute. Bereziki, ziklo industrialei zuzenduta egon den saioaren helburua, ingurune seguru eta osasungarrietan lan egitearen garrantziaren kontzientzia sustatzea izan da.
Jarduera, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioko arduradunak dinamizatu zuen, ordezkari sindikal batekin eta gaixotasun profesional bat garatu ondoren esperientzia partekatu zuen boluntario batekin batera.
Siderurgia-sektoreko langile ohiek sortutako fundazioak, Estatu osoan gizarte-laguntzako proiektuak garatzen ditu. Bere lana, egoera ahulean dauden kolektiboei arreta berezia eskainiz, enplegagarritasuna eta prestakuntza bultzatzea, elkartasun-balioak sustatzea eta boluntariotza indartzea da.
Facebook-eko eta Instagram-eko argitalpena.
Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa: Instagram eta Facebook.






