FP Barakaldo LHk “Zure etorkizuna erabakitzen, Lanbide Heziketaren bidez” orientazio-jardunaldian parte hartu du. Jardunaldia, Barakaldoko Minas BHIn antolatu da eta ikastetxe horretako ikasleei zuzenduta egon da.
Jardunaldi honen helburua etorkizuneko ikasleei Euskadiko Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak erakustea izan da. Topaketan, Bizkaiko LHko FP Barakaldo LH eta FP Santurtzi LH ikastetxeek eta Somorrostro Heziketa Zentroak hartu dute parte, eta beren prestakuntza-eskaintzak, ibilbideak eta irteera profesionalak aurkeztu dituzte.
Gure ikastetxea, informazio-stand bat eskaintzeaz gain, mahai-inguru eta aurkezpenetan egon da. Bertan, ikasleei Lanbide Heziketa publikoan nola lan egiten den eta FP Barakaldo LHk garapen akademiko eta profesionalerako zer aukera eskaintzen dituen azaldu zaie.
Gainera, Haur-hezkuntza eta Genero-berdintasuna sustatzea zikloetako ikasleek, aurrez aurre beraien esperientzia partekatu dute, ikastetxean duten egunerokoa nolakoa den eta Lanbide Heziketa beren bizitza- eta lanbide-proiektuan nola laguntzen ari den azalduz.
Parte hartzea eta Begoña Pedrosaren hitzak
Jardunaldian, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak parte hartu du, Lanbide Heziketa honako hau dela azpimarratu du:
“bide indartsua, modernoa eta benetako aukeraz betea, non eginez ikasten den eta harro sentiaraziko zaituen lanbide bat aurkitzen duzun”.
Era berean, ikasleen etorkizunak “asko balio duela” eta Euskadiko Lanbide Heziketa, haien ondoan, motibatzen, ilusionatzen eta zoriontsu egiten dituen horretan lekua aurkitzen beraien ondoan ibiliko dela nabarmendu du.
Halaber, sailburuak, arlo guztietan emakumeen presentziak duen garrantzia azpimarratu du, bereziki tradizionalki maskulinizatuta daudenetan eta neskak edozein ziklo eta lanbidetan sartu daitezen animatu ditu, “Euskadik zuen talentu guztia behar duelako”.
Mezu horrek lotura zuzena du FP Barakaldo LHk aukera-berdintasunarekin eta ikasketak eta lanbideak aukeratzean genero-estereotipoak haustearekin duen konpromisoarekin.
FP Barakaldo LHtik eskerrak eman nahi dizkiogu Begoña Pedrosa sailburuari eman digun arretagatik eta gure ikastetxearekin Lanbide Heziketari buruz hitz egiteko hartutako denboragatik.








