Gaur, FP Barakaldo LHn, Amazigh 2976 Urte Berria dela eta, Agharas, Bizkaiko Imazighen Elkartearen bisita jaso dugu.
Bere jatorria Afrika iparraldean duen Amazigh herria, urte berriaren hasiera ospatzen ari da egunotan eta, Bizkaian antolatutako aste kulturalaren barruan, gure ikastetxea Barakaldoko egoitza nagusietako bat bihurtu da.
Egunean zehar, goizez eta arratsaldez, amazigh objektuen museo bat zabalik izan dugu.
Gure ikasle eta irakasleek gertutik ezagutu ahal izan dituzte haien eguneroko bizitza, sinboloak, koloreak eta pieza bakoitzaren atzean dagoen historia, elementu tradizionaletatik hasi eta haien identitatearen parte diren gaur egungo objektuetaraino.
Arratsaldeko 18:00etan, Salima Ahmiduch El Haddouti-ek emaniko “Emakume amazigh izatea gaur egun. Identitatearen, generoaren eta estereotipoen artean” tailer-hitzaldia izan dugu. Salimak bere esperientzia partekatu du eta gaur egun amazigh emakumea izanik bizitzea nolakoa den hausnartu du taldearekin, diaspora, estereotipoak, genero-desberdintasunak eta identitate anitzen eraikuntza bezalako gaiak jorratuz.
Genero-berdintasuna sustatzea Goi Mailako zikloak modu aktiboan parte hartu du tailer honetan, bere prestakuntzan integratuz eta eztabaida eta jarduerak dinamizatzen lagunduz.
Beraien partehartze eta inplikazioagatik, eskerrak eman nahi dizkiegu Agharas elkartea, Salima eta museora eta tailerrera hurbildu diren pertsona guztiei. Horrelako esperientziek kulturak batzen dituzten, elkarrizketa sortzen duten eta gure zentroko eta hiriko bizitza aberasten duten jarduerak antolatzen jarraitzera bultzatzen gaituzte.











