Joan den abenduaren 9an, Soldadura eta galdaragintza eta Eraikuntza metalikoak zikloetako bigarren mailako ikasleek Durangoko Layde Steel enpresa bisitatu zuten.
Layde Steel, industria-sektorean ibilbide sendoa duen altzairua eraldatzeko soluzio aurreratuetan espezializatutako konpainia bat da. Bisitan zehar, ikasleek, enpresaren produkzio-prozesuak, produktu siderurgikoen transformazioan beharrezkoak diren teknologia eta zehaztasuna eta berrikuntzak eta segurtasunak industria-ingurunean duten garrantzia ezagutu ahal izan zituzten.
Esperientzia honi esker, ikasleak metalurgia-sektorearen errealitatera hurbildu eta prestakuntza teknikoak kualifikazio handiko lan-merkatuan sartzeko duen garrantziaz jabetu ahal izan dira.







