Urtarrilaren 12tik 16ra, Goi Maila eta Erdi Mailako Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I moduluko ikasleak, gelan landurikoa indartuz, LAB eta UGT sindikatuek eman dituzten formazio sesio batzuetan egon dira.
Bisita hauei esker, laneko eskubide eta betebeharretan sakondu, erakunde sindikalek betetzen duten zeregina hobeto ulertu eta langileei ibilbide profesionalean zehar laguntzeko eskuragarri dauden baliabideak ezagutu ahal izan dituzte.
Topaketetan, taldeek zalantzak planteatu, benetako egoerak aztertu eta lan-baldintzen hobekuntzan parte-hartze aktiboak duen garrantziari buruz hitz egin ahal izan dute.







