2025eko abenduaren 17an, Fabrikazio mekanikoko diseinua zikloko lehen eta bigarren mailako ikasleek, hotzean ijeztutako altzairuaren sektorean erreferentea den Arania S.A. enpresaren industria-jarduera gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Amorebieta Etxanoko San Antonio auzoan kokaturik dagoen Arania S.A., bere prozesu guztietan berrikuntza, kalitate eta jasangarritasunarekin duen konpromisuagatik nabarmentzen da.
FVEM – Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak koordinaturiko bisitan, taldeak, instalazioan zehar ibili eta ekoizpen-lerro osoa ikusi ahal izan zuen, ijezketa-trenak, altzairuaren tratamendua eta biltegiko bobinen kudeaketa barne.
Esperientzia honen ondorioz, ikasleak, benetako industria-ingurunera hurbildu eta Bizkaiko sektore estrategikoetako bati buruzko ezagutza indartu zuten.








