FP Barakaldo LHko Komunikazio bitartekotza zikloko ikasleek, Komunikazio Handigarri eta Alternatiboan (KHA) eta komunikazio-premia konplexuak dituzten pertsonei laguntzen erreferentziazko zentroa den La Fábrica de Palabras-eko taldearen eskutik, bereziki aberasgarria izan den prestakuntza-esperientzia bat izan dute.
Saioan zehar, Komunikazio Sistema Handigarriak eta Alternatibo (KSHA) desberdinak aztertu genituen eta errespetuzko, eskuragarri eta pertsona bakoitzarengan zentratutako komunikazioa sustatzen duten eta ebidentzian oinarrituta dauden Lagundutako Hizkuntza Naturala bezalako egungo metodologietan sakondu genuen. Komunikatzaile dinamikoek eta laguntza-teknologiak hezkuntza-, gizarte- eta komunitate-testuinguruetan parte hartzeko aukerak zabaltzeko duten ahalmena ere ezagutu genuen.
Prestakuntzan zehar funtsezko mezu bat azpimarratu zen: pertsona guztiek dute komunikatzeko eskubidea eta laguntza egokiak ematen direnean, adierazpena eta autonomia loratu egiten dira. Emaitza? Gure begirada profesionala eta gizatiarra indartzen duen ikaskuntza eraldatzailea.












