Badauzkagu aurtengo Euskara gara 24. Korrikako ibilbidea eta datak.
Korrika, martxoaren 19an Atharratzen hasiko da eta FP Barakaldo LHtik irakasle eta ikasle taldea autobusez joango gara. 7 leku daude libre. Apunta zaitez!
Korrikak, Barakaldo, martxoaren 26an (osteguna) 13:23etan zeharkatuko du eta Bilbora martxoaren 29an helduko da.
FP Barakaldo LHko irakasle batzuek, beste urte batez, 2219. Km-a erosi dugu.
Lekukoa eramango duen pertsona, zozketa bidez, KMa erosteko ekarpena egin dutenen artean aukeratuko da.
Beste urte batez Euskarari behar duen bultzada emateko prestatu zaitezte!!!
Euskarak behar zaitu!!! Gora Korrika!!!







