Komunikazio bitartekotza zikloko lehen mailako ikasleek, ARYMUX konpainiako Rakel Rodriguezen eskutik, kultura inklusiboaren eta signodantzaren tailer aberasgarri batez gozatzeko aukera izan zuten.
Esperientzia honetan, gorputza, mugimendua eta adierazpena komunikazio-, ikaskuntza- eta konexio-tresna bihurtzen dira. Gorputz-adierazpena funtsezkoa delako bitartekaritza lanean eta kultura irisgarria egitea pertsona guztien eskubideen parte delako.
Kultura gizarteratzeko, komunikatzeko, sentitzeko eta partekatzeko modu berriak ikasten jarraitzen dugu.


