Misioa
Gure egitekoa, etorkizuneko profesionalak prestatzea da (gaitasun teknikoak, ahalegin-kultura eta trebetasun sozial eta pertsonalak), lan-eremuan sartzea lor dezaten, mundua gizarte bidezkoago eta berdinzaleagoa egingo dutena.
Ilusioz lan egingo duen giza talde baten bidez, egiteko modu berriak bultzatuko dituen Ikastetxe publikoa.


Ikuspegia
Erakunde, enpresa, ikasle eta irakasleentzat, erreferentea den abangoardiako Ikastetxea gara.
Balioak
Gure lana gidatzen duten balioak hauek dira:
Konpromisoa
Ulertzeko eta egiteko modu berriak garatzen dituen erakunde adimentsua, lankidetzaproiektuak sustatzen eta balio anitzeko taldeak integratzen dituena, teknologia aurreratuekin lan egiten duena, errendimendu handiko prestakuntza, adimen aplikatua, berrikuntza estrategikoa eta pertsonen egiten jakitea sustatzen dituena, hori guztia ingurune digital eta iraunkor batean.
Errespetua
Pertsona guztien eskubide indibidual eta kolektiboak errespetatzea, generoan oinarritutako diskriminazioa eta estereotipoak gainditzeko bitarteko gisa, haien kultura, jatorria, generoa edo gaitasun fisikoa edo mentala edozein izanik ere.
Sormena
Metodologia, ikaskuntza-eredu eta prestakuntza-guneetan lan egiteko modu berriak jartzea. Balioetan oinarritzen den berrikuntza hau oinarrizko hiru elementu bateratzetik sortzen da: teknologia, ezagutza eta lankidetza.
Elkartasuna
Pertsonen beharretara egokitutako lanbide heziketa inklusiboa bermatzea, garapen pertsonal eta profesional egokia eta behar den lanbide-kualifikazioa lor dezaten. Aldi berean, gizarte-balioei eta garapen jasangarriari buruzko prestakuntza sustatzea, giza garapen jasangarrirantz aurrera egiteko, osasuna eta ongizate fisikoa eta psikikoa zainduz, pertsona guztien prestakuntza eta kalitatezko enplegu-aukerak sortuko dituen hazkunde jasangarria bermatzeko.
Kidetza
Gure ikastetxean parte hartzen duten eragile guztiak gure erakundearekin identifika daitezen sustatzea, bertan, eroso, ongi etorriak eta/edo onartuak senti daitezen, kide izatearen sentimendua sustatze aldera.