Ile-apainketako eta bizargintzako teknika aurreratuen bidez, irudia eraldatu.

Irudi pertsonalaz arduratzen den edozein ile-apaindegik edo establezimenduk ilea mozteko, orrazteko eta koloreztatzeko profesionalak behar ditu, sektorean gehien erabiltzen diren teknikak eta erremintak menderatzen dituztenak.

Profil hori ezinbestekoa da ile-kosmetika eta beste produktu estetiko batzuk saltzen dituzten enpresetan erakusteko eta merkaturatzeko arloetan ere.

  • Familia: Irudi Pertsonala

  • Erdi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze ertaina

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Ile-apainketa eta kosmetika xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Ile-apainketa eta kosmetika zikloan, ilea ebakitzen, tindatzen eta aldatzen ikasiko duzu, teknika eta erreminta egokiak menderatuz eta beharrezko produktuak behar bezala manipulatuz, betiere ilearen egoera egiaztatuz eta bezeroaren argibideei jarraituz, bai ile-apainketan, bai bizargintzan.

Eskuak, oinak eta azazkalak zaintzeko manikura- eta pedikura-gaitasunak ere jasoko dituzu, sektoreko profesional balioaniztun bihurtuz.

Bestalde, bezeroari arreta emateko eta produktuak saltzen edo merkaturatzen aritzeko gai izango zara.

Irteera profesionalak

Ile-apainketan diharduten irudi pertsonaleko enpresa eta establezimenduetan lan egin ahal izango duzu, ilea eta bizarra mozteko eta aldatzeko prozesuetako profesional gisa, edo merkataritza-agente eta produktuen salmentako espezialista gisa. Sektorearentzat balio anitzeko figura izango zara, eta tratamendu estetikoak ere egin ahal izango dituzu, hala nola pedikura eta manikura, edo beharrezko materialen hornikuntza eta kalitate-kontrola. Ile-apainketan eta kosmetikan espezializatutako pertsonak honako lanpostu profesional hauetan aritu daitezke:

  • Ile-apaintzailea.
  • Bizargina.
  • Ilearen kolorazioetako teknikaria.
  • Ilearen forma aldatzeko eta ilea mozteko teknikaria.
  • Ile-eranskingintzako teknikaria.
  • Manikurako eta pedikurako teknikaria.
  • Sektoreko enpresetako merkataritza-agentea.
  • Ile-apainketako enpresetako harreragilea.
  • Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Ile-apainketarako kosmetika
12012
Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak8910
Orrazkerak eta orrazkera bilduak
15939
Ilea koloratzea
15939
Gizonen ile-apainketa eta estilismoa
909
Ingeles profesionala
600
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I
1200
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa
600

2. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Ilearen analisia
8514
Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta1005
Ilea mozteko teknikak
1809
Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak
13038
Eskuetako eta oinetako estetika12012
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
600
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna420
Proiektu intermodularra (50o)00
Hautazko modulua(k)840

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Aparatologia espezifikoz hornitutako gure ile-apainketako tailerretan, ikasleek ile-kosmetikarekin eta ilearen zaintzarekin lotutako zerbitzuak egiteko beharrezkoak diren ilea mozteko, koloratzeko eta aldatzeko trebetasunak ikasten dituzte.

Ikaskuntza-ingurune erreal bat simulatuz, ikasleek bezeroekin lan egiten dute bi ikasturteetan, eta prestakuntza enpresako praktikekin amaitzen dute.

Metodologia horren bidez, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, hala nola talde-lana eta komunikazioa, eta sektoreko enpresa baten benetako jardunetik hurbil dagoen testuinguru batean eratzen da.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Erdi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko goi-mailako edo erdi-mailako LHko beste ikasketa batzuekin.


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Ile-apainketa eta kosmetika irudietan

Barakaldo LHII ikastetxean, ile-apainketako tailerrak ditugu, sektoreko aparatologia espezifikoz hornituak: ilea garbitzeko eta mozteko tresnak, kolorazio- eta beste aldaketa batuetarako teknologiak.

Instalazio hauetan, ile-tratamenduaren eta ile-apainketaren benetako establezimendu bat simulatzen dute, eta ikasleek, praktikaren bidez, sektorerako beharrezkoak diren trebetasunak ikasten dituzte.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak.