Ikaskuntzan eta garapenean funtsezko pieza izan zaitez, adin txikienetatik hasita

Haurtzaroko hazkundearen lehen urteak erabakigarriak dira nortasunaren garapenean, adimen emozionalean eta haurrek duten mundua ulertzeko moduan.

Beraz, haur-hezitzaileek funtsezko zeregina dute ikaskuntza gidatzeko, sormena sustatzeko eta bizitzako lehen etapa honetan trebetasun sozial eta kognitiboak lantzeko orduan.

  • Gizarte eta Kultura Zerbitzuak

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: D eredua

    Aukera ingelesez

  • Laneratze ertaina

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Haur Hezkuntza xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Haur Hezkuntzako zikloan, ikaskuntza-etapa honetako lehen zikloan hezkuntza-proiektuak diseinatzen, aplikatzen eta ebaluatzen ikasiko duzu, jarduerak programatuz eta haurren beharretara egokituz.

Gizarte-trebetasunak eta psikomotrizitatea garatzeko prozesuan laguntzeko gai izango zara, sormena piztuz, ohiturak sortuz eta eguneroko bizitzarako oinarrizko trebetasunak irakasten hasiz.

Gatazkak konpontzeko, ikasgelan kultura-aniztasuna kudeatzeko eta familiekin komunikazio arina izateko tresnak ere izango dituzu.

Irteera profesionalak

Eremu formalean (haur-eskola baimenduak) hezitzaile gisa lan egin ahal izango duzu haur-hezkuntzako lehen zikloan, 0 urtetik 3 urtera bitarteko etapan.

Era berean, 6 urtera arteko adingabeekin lan egin ahal izango duzu gizarte-arriskuko egoeran dauden familiei laguntzeko erakundeetan edo programa espezifikoetan, eta haurren aisialdiko jardueretan, ludoteketan, kultura-etxeetan, liburutegietan, aisialdi-zentroetan eta antzeko erakundeetan.

1. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Garapen kognitibo eta motorra18018
Garapen sozioafektiboa15015
Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna18018
Adierazpenta eta komunikazioa18018
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I1200
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa600
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna300

2. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea6436
Haur hezkuntzaren didaktika14753
Gizarte Trebetasunak8448
Haur-jolasa eta bere metodologia8456
Lehen Laguntzak4218
Ingeles profesionala630
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II630
Proiektu intermodularra (50o)00
Hautazko modulua(k)840

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Ikasleek Haur Hezkuntzaren testuinguruan planteatutako erronkei aurre egin behar diete, ikastetxean eskuragarri dauden baliabideak eta tresna digitalak erabiliz eta taldean lan eginez.

Ethazi metodologiaren barruan, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak garatzen dituzte, hala nola autonomia, ekimena, komunikazioa edo proiektu praktikoetako lankidetza-lanaren bidez informazioa bilatzea. Honako hauek dira Barakaldoko LHn garatutako proiektuetako batzuk:

  • Bidea egiten“: ikastetxeko Zereginen Ikaskuntzarako Gelarekiko lankidetza, zikloko lan-irteeretako bat nola gauzatzen den ezagututa.
  • Tatxan“: haurrentzako ikuskizunak eszenaratzea Barakaldoko ikastetxeetan.
  • KCD GKEarekin lankidetzan aritzea “Zinema ikusezina” eta “Klaketa” programetan.
  • 4.0 balioak”: jasangarritasuna sustatzeko pertsonak eta profesionalak prestatzeko proiektua.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


InLan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Haur Hezkuntza irudietan

Barakaldo LHIIn, gela balioaniztunak ditugu, planteatutako jardueretara eta ikaskuntza-beharretara egokitzeko modukoak, eta Ethazi proiektu praktikoak eta talde-lana sustatzen dituzte. Gainera, gela irekiak eta gardenak ditugu psikomotrizitate-lanak, talde-dinamikak eta antzeko ariketak egiteko.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak