IRUDI PERTSONALEKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA BERRIA!

Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitzako goi-mailako teknikaria

Irudi pertsonala gustatzen zaizu? Moda gustatzen zaizu? Gustatuko litzaizuke ekitaldien backstagean egotea, antzerkian, modelo, artistekin… lanean? Aholkatu nahiko zenuke modan, edertasunean, irudi-aldaketetan, ekitaldien kudeaketan? Influencerrei aholkatu?

Ezagutu etorkizuneko lanbide honen sekretu guztiak! Hemen duzu zure lan-etorkizuna!

  • Familia: Irudi Pertsonala

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Arratsaldez: D eta A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko modalitate duala

Irudi pertsonal eta korporatiboko aholkularitza xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloan, irudi pertsonaleko laguntza-zerbitzuak ematen edo irudi korporatiboak sortzen ikasiko duzu. Horretarako, modak aztertu eta bezeroen beharretara eta eskaeretara egokituko dituzu.

Makillajea, ile-apainketa eta estetika menderatzeaz gain, komunikazio-trebetasunak garatuko dituzu aholkularitza-lanak egiteko eta komunikazio-planak egiteko, eta ekitaldiak antolatzen edo jantziak eta beste produktu estetiko batzuk saltzen ere aritu ahal izango zara, erosketa-prozesuetan gidatuz.

Irteera profesionalak

Irudi pertsonalera eta irudi korporatibo eta publikoaren aholkularitzara bideratutako zerbitzuen sektoreko enpresetan lan egin ahal izango duzu, komunikazio edo marketineko talde edo sailen barruan, edo ekitaldiak antolatzeko aholkularitza-lanak eginez. Era berean, irudi pertsonala edo korporatiboa diseinatzeko lanetan arituko zara jantziak, osagarriak eta kosmetikoak saltzeko espazioetan, edo zerbitzuak emateko beste edozein espaziotan. Irudi pertsonalaren edo korporatiboaren aholkulariek sektoreko arlo profesional hauetan jardun dezakete:

  • Estilismoko aholkularitza
  • Irudi politiko, kultural eta artistikoaren laguntza teknikoa
  • Jantzien eta osagarrien saltokietako aholkularitza
  • Irudi korporatiboaren aholkularitza
  • Protokolo eta zeremonietako aholkularitza
  • Harreman publikoetako kabineteak
  • Marketin-sailetako irudi-espezialista
  • Irudi-aholkularitzako bulegoaren zuzendaritza
  • Jantziak, osagarriak, opariak eta kosmetikoak erosteko aholkularitza
  • Irudia zaintzeko laguntza pertsonala
  • Ezkontzak eta ekitaldiak antolatzea
  • Irudi pertsonalean espezializatutako prentsa-aholkularitza

1. ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Kosmetikako aholkularitza
12012
Jantzietako eta osagarrietako estilismoa
21021
Komunikazio-trebetasunak
Habilidades comunicativas
9010
Ile-apainketako aholkularitza
15015
Estetikako aholkularitza
18018
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I
1200
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna
300

2. ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Irudi-diseinu integrala
10560
Ekitaldien protokoloa eta antolamendua
6337
Gizarte-usadioak
6337
Irudi korporatiboa
6337
Zuzendaritza eta merkaturatzea
6337
Ingeles profesionala630
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
630
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa630
Proiektu intermodularra (50o)00
Hautazko modulua(k)840

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Estetika eta edergintzako gure ikasgeletan, modulu bakoitzerako berariazko teknologia eta zonez hornituta, ikasleek praktikaren bidez estetika eta edergintzako zerbitzuak gauzatzeko beharrezkoak diren trebetasunak ikasiko dituzte.

Metodologia horren bidez, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, hala nola talde-lana eta komunikazioa, eta sektoreko enpresa baten benetako jardunetik hurbil dagoen testuinguru batean eratzen da.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko Erregimen Dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza irudietan

Barakaldo LHn estetika eta edergintzako tailerrak ditugu, moduluen arabera bereizitako espazioekin, eta gure ekipamenduak eremu guztietako aparatologia espezializatua du, sektorean asko erabiltzen dena. Instalazio eta teknologia horiekin, ikasleek estetika eta edergintzako ikastetxe bateko benetako jardunetik hurbil dagoen ingurune batean ikasten dute. Hona hemen gure instalazioetan ditugun tailerretako batzuk:

  • Gorputz-tailerra
  • Aurpegiko tailerra
  • Laser-teknologiarekin depilatzeko eremua
  • Manikuren eta pedikuren eremua
  • Makillaje-eremua
  • Aldagelak dituen eremu hidrotermala

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak