Jostun eta ikuskizunen arloko produktuak eta prozesuak egin, ezarri eta antolatzen ditu

BI URTEKO ESKAINTZA

Ziklo honetan, produkzioetarako aldagelak diseinatzeko, egiteko eta egokitzeko trebetasun eta gaitasun espezifikoak eskuratzen dira, hala nola antzerkirako, zinemarako, telebistarako edo ekitaldi berezietarako.

Ikasleek sormena, teknika eta ezagutza historikoak uztartuko dituzte antzerkiaren edo ikuskizunen diseinuaren eta jantzigintzaren munduan.

Eszenako jantziak diseinatzen dira, neurrira egindako jantziak egiten dira, joskintzako eta patroigintzako teknika aurreratuak erabiliz, jantziak eraldatzen dira eta estilo eta garai historikoak ikertzen dira.

  • Familia: Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Arrastsaldez: A eta D eredua

  • Laneratze ertaina

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak zikloan, neurrira egindako jantziei aplika dakizkiekeen moda-joerak aztertzen ikasiko duzu. Pertsonaiak eraikitzeko tresna gisa, janzkeraren eta antzerkiaren historia aztertuko duzu. Produktu bat egiteko erabili beharreko materialak aukeratuko dituzu.

Karakterizaziorako jantziak zahartzeko, tindatzeko eta eraldatzeko teknikak ezagutuko dituzu. Proposatutako diseinuaren arabera, patroiak plano gaineko sistemen bidez nahiz maniki gaineko modelajearen bidez egingo dituzu. Gai izango zara neurrira egindako jantziak eta jostun klasikoak egiteko, bezeroaren beharretara egokituta, jantziak egiteko beharrezko prozesuak eginda, eta proiektu artistikora egokitutako ikuskizunetarako jantziak eta osagarriak egiteko.

Irteera profesionalak

Titulu hau lortzen duten pertsonek neurrira egindako jantzigintzan eta ikuskizunetarako jantzigintzan egiten dute lan, enpresa txiki eta ertainetan, besteren edo norberaren kontura, eta besteren konturako enpresa handietan, batez ere, elaborazio-funtzioak eta baliabideen diseinu- eta kudeaketa-funtzioak garatzen dituzte.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak honako hauek dira:

  • Jantzien patroigile-modelista.
  • Neurrira egindako jantzien jostuna.
  • Ikuskizunetako jantzien jostuna.
  • Modista.
  • Zinemako figurinista.
  • Figurinista laguntzailea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak16515
Moda eta janzteko joerak16515
Neurriko jantzigintzan modelatzeko eta patroiak egiteko teknikak29727
Neurriko jantziak egitea26424
Enplegagarritasunerako norberaren ibilbidea I1200

2. Ikasturtea

ModuluakOrdu gelanOrdu enpres.
Jantziak neurrira egiteko baliabideak kudeatzea8017
Neurriko jantziak diseinatzea14056
Ikuskizunetako jantziak12057
Joskintza klasikoa16055
Ingeles profesionala630
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II630
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa630
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna420
Proiektu intermodularra (50o)00
Hautazko modulua(k)840

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [[deskargatu EEItik PDFa]] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Patroigintza-, ebaketa- eta joskintza-makinez hornitutako tailerrei eta diseinu-programekin informatizatutako gelei esker, egoera problematikoak planteatzen zaizkie ikasleei, elkarlanaren bidez konpon ditzaten.

Ethazi metodologiaren barruan, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez.

Lehen kurtsotik, ikasleek jantzien bilduma bat diseinatzeko eta egiteko proiektuak egingo dituzte. Gero, bilduma hori modako desfiletan aurkeztuko dute.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.

Departamento Patronaje y Moda - FP Barakaldo LH

Patroigintza eta moda (GM)
Patroigintza eta moda


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu. Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Neurrirako eta ikuskizunetarako jantziak irudietan

Barakaldo LHn patroigintzako eta prototipoak egiteko tailer bat dugu, jantziak ebaki, egin eta akabatzeko beharrezko industria-makinez hornitua.

Gainera, ikasgela informatizatuan, berariazko programa informatikoak ditugu, ikasleek ordenagailuz lagundutako diseinua eta patroigintza ikas ditzaten.

Besteak beste, makina hauek daude lantegian:

  • Orratz bateko makina lauak.
  • Arraste hirukoitzeko makinak.
  • Owerlocks (OWs).
  • Puntada ikusezineko makina (barrenak).
  • Botoi-zuloak egiteko makina.
  • Botoien makina.
  • Estalgailua.
  • Ehunak ebakitzeko makinak.
  • Xurgapena duten industria-plantxak.
  • Termofinkatzailea.

Laneratzea

75.5%
Okupazio-tasa
16.9%
Langabezia-tasa
75.5%
Enplegu-tasa