Datorren otsailaren 19an, FP Barakaldo LHko areto nagusian jardunaldi tekniko presentzial bat ozpatuko da. Jardunaldiaren helburua, Odooren lankidetzarekin batera, IES Santa Brigida (Kanaria Handia), Bilboko FreeDoo Partner Odoo eta FP Barakaldo LH ikastetxeen artean egindako proiektuaren hedapenaren bidez, enpresa baliabideak planifikatzeko ERP ezagutzaren transferentzia egitea da.
Ekitaldia inguruko enpresei, Administrazioa eta kudeaketa lanbide-arloko irakasleei eta Lanbide Heziketako edo Ekonomiako edozein irakasleri zuzenduta dago.
Oraingoz, 70 pertsona inguruk baieztatu dute bertaratuko direla. Hizlariak jardunaldiko kartelean agertzen dira.
Barakaldoko Udaleko Garapen Agentziari, Inguralde eta Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziari, DEMA, ekitaldiaren berri eta xehetasunak eman dizkiegu, mintegietako enpresak eta Barakaldoko nahiz inguruko ostalaritza eta merkatarien elkarteak gonbida ditzaten.








