FP Barakaldo LHko Haur Hezkuntza zikloko ikasleek, gelan eginiko erronka baten barruan, kongresu bat antolatu dute.
Kongresua, Munduari Begira lelopean, FP Barakaldo LHko areto nagusian egingo da, otsailaren 9an, 9:30etatik 14:00etara. Etorriko direnen artean, besteak beste, CIFP Fadura LHIIko Haur Hezkuntza zikloko ikasleak daude.
Jardunaldian, 1 eta 3 urte bitarteko haurren honako alderdi hauek eztabaidatu eta aztertuko dira:
- Garapen sozioafektiboa.
- Garapen kognitibo-motorra.
- Komunikazioa.
- Adierazpena.
- Autonomia.





