Euskarazko zein gaztelaniazko, Estetikako eta edergintza zikloko ikasleek, ehun urte baino gehiagoko konpromiso soziala eta adinekoen zaintza integrala helburu duen Miranda Fundazioa bisitatu dute. Jarduera honek, ikaskuntza erreala eta esanguratsua bultzatzen duen Zimurrak erronka borobiltzeko balio izan du.
Jardunaldian zehar, ikasleek tratamendu pertsonalizatuak diseinatu eta egokitzeaz gain, egoiliarrentzako artisau-xaboi naturalak egin dituzte. Esperientziari esker, lanbide-ingurune batean, gaitasun tekniko eta zeharkakoak landu ahal izan dituzte, Fundazioaren funtsezko filosofia diren enpatia, errespetua eta pertsonarengan oinarritutako arreta bezalako balioak indartuz.
Topaketa oso esperientzia aberasgarria izan da!












