Joan den otsailaren 5ean, osteguna, Laneko Prestakuntza eta Orientabidea (LPO) mintegiak, frontoian, ondoko geletan eta korridoreetan, Ikasenpresa Azoka 25-26 antolatu zuen.
10:00etatik 13:00etara, Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II moduluko bigarren mailako ziklo desberdinetako ikasleek (Estetika eta edergintza zikloko lehen mailak ere parte hartu zuen) beren negozio-ideiekin lotutako stand desberdinak erakutsi zituzten.
Ikasenpresa Azokak gure Ikastetxeko ateak ireki zituen eta bertara hurbildu zirenei proiektuei buruzko azalpenak bertatik bertara jasotzeko aukera eman zien.
Guztira, 82 proiektu edo negozio-ideia aurkeztu ziren.
25-26 ikasturte honetan, azokan bildutako dirua Mundubat GKE-ra bideratu da, Palestinara bideratu dezaten. Instagram Mundubat.
Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleei eta irakasleei.
Eskerrik asko eta ondo izan!
Azokako argazkiak
Azokoko bideoa
Ikasenpresa 25-26 Azokako kartela
Taldeak, badabiltza aurtengo Azoka prestatzen…
Zer aurkituko duzue azokan? Ikasleek eskainiko dituzten produktu eta zerbitzuen artean, aukera oso zabala izango da, hona hemen azokan aurkeztuko diren proiektu batzuk:
Azokari buruzko informazio garrantzizkoa
- Ekitaldia 10:00etaik 13:30ra bitartean izango da, baina prestaketa lanak goiz osoan zehar burutuko dira. Azokan parte hartzen duten taldeek lehen orduan (8:00-9:00) klasea izango dute, baina gainontzeko orduetan frontoian egongo dira azokan murgilduta eta beraz, ez dituzue klasean izango. Dena den, kontutan izan azokan parte hartzen ez duen talderen bat dagoela eta konbalidatuak ere egon daitezkeela.
- Atxikita zeuen taldeari dagozkion bisita orduak daude. Edozein arazo izatekotan, edota talderen bat agertzen ez bada idatzi fol@fpbarakaldolh.eus emailera. LPO mintegitik, atxikitako dokumentuan agertzen diren bisita orduak errespetatzea eskatzen dizuegu eta 30 minutuko bisita egitea proposatzen dizuegu. Gure ustez, aukera aproposa da 1go mailako ikasleentzat, 2. kurtsoan aurkituko dutena ezagutzeko eta ekintzailetzarekin konektatzeko.
- 25-26 ikasturte honetan, aurreko urteetan bezala, azokan bildutako dirua laister ezagutzera emango den ekintza sozial batera bideratuko da, beraz dirua eraman daiteke postu ezberdinetan gastatu ahal izateko.
Gure aldetik, eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleei eta irakasleei, eta beste guztiei ekitaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Frontoian itxaroten zaituztegu. Eskerrik asko eta ondo izan!





















































