FP Barakaldo LHko eta IES Francisco de Vitoria BHIko Ahoaren eta hortzen higienea zikloek, Creando Futuros eta Euleuk GKE-k Senegalen egiten duten lanean laguntzeko asmotan proiektu solidario hau sortu dugu.
Creando Futuros GKE-ak Senegaleko M´Bour herrian lan egiten du. Haien helburua Senegaldar emakumeei eta hauen umeei laguntza ematea da eta horretarako 3-5 urte bitarteko 110 umerentzat eskola sortu dute.
Euleuk GKE-ak M´Bour-etik gertu dagoen Sarene herrian ematen du laguntza eta bertan, osasun zentro bat eraiki dute.
Proiektu honetan, gure ikasleek M´Bour-en kokatuta dagoen umeen eskolan eta Sarene herriko osasun zentroan aho-osasuna sustatzeko hezkuntza emateaz gain, ahoen miaketak eta zenbait patologia tratatzeko tratamendu sinpleak egingo dituzte.
Erronka batean oinarrituriko proiektua
Bi GKE-k burutzen duten lanean oinarrituta, FP Barakaldo LHko Ahoaren eta hortzen higienea zikloko 2.mailako ikasleentzako erronka bat diseinatu genuen. Erronka horretan, M´bour-eko eskolan eta Sareneko osasun zentroan aho-osasunaren egoera hobetzeko ekintzak burutu behar zituzten (tratamendu sinpleak eta prebentziorako prozedurak).
Gure ikasleek erronkarekin bat egiteko eta Senegaldarrek bizi duten zaurgarritasun egoera ulertzeko, GKE biak FP Barakaldo LHra etorri ziren. Bilera horietan, elkarlanean aritzeko aukera posible zela ikusi genuen eta
Horrela, urteetan zehar elkarlanean aritu izan garen, IES Francisco de Vitoria BHIko Ahoaren eta hortzen higienea zikloarekin batera, Creando Futuros eta Euleuk GKE-i laguntzeko proiektu solidario interesgarri bat egin genezakeela pentsatu genuen.
Proiektuaren helburuak
Aho-osasunaren arloan ikasleen gaitasun tekniko, kultural eta pertsonalak garatzea eta Senegalen, lankidetza solidario baten bitartez, gizarte-eragin positiboa sortzea da.
- Hezkuntza: Metodologia parte-hartzaile eta komunikatiboen bidez, M´Bour-eko Marternal Euleuk Sibiir eskolan eta Sareneko osasun zentroan, aho-higiene eta prebentzio programak diseinatu eta gauzatzea.
- Lana: Baliabide mugatuen testuinguruan lan eginez, ikasleak oinarrizko aho-tratamenduetan eta prebentzioan trebatzea.
- Kulturala: Aniztasunarekiko errespetua eta elkartasuna sustatuz, kultura afrikarraren eta Senegalgo komunitateen bizimoduaren ulermena
- Linguistikoak: Pazienteekin eta tokiko profesionalekin elkarreraginean, frantsesez eta gaztelaniaz komunikatzeko gaitasuna
- Aho-osasuna: Senegaleko umeen aho-osasuna hobetzea.
- Prebentzioa: Aho-osasunaren prebentzioan lagunduko duten helduen oinarrizko prestaketa.
2026/01/31 – Senegalekin zozketa solidarioa
Proiekturako dirua lortzeko zozketa solidario hau antulatu dugu, informazio gehiago.
2026/01/28 – Estuches para los cepillos de bambú
Patroigintza eta modako ikasleek Senegalgo eskola bitara eramango ditugun banbuzko eskuilak sartzeko oialezko estutxeak egin dizkigute, informazio gehiago.
2026/01/19 – Hortzetako eskuila solidarioak
Proiekturako dirua lortzeko hortzetako eskuila hauek saltzen ari gara, informazio gehiago.














