Barakaldo LHko Orientazio Departamentuak LHri edo zure prestakuntza-ibilbideari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizu. Heziketa-zikloetan sartzeko, zikloen arteko baliozkotzeetarako edo interesatzen zaizun beste edozein prestakuntza-bidetarako aukerei buruzko informazioa bilatzen baduzu, jar zaitez harremanetan gure orientazio-zerbitzuarekin eta lagunduko dizugu.

Zer egiten dugu?

Prestakuntza-ibilbideei buruzko orientazioa ematen dizugu: zikloak, eskaintza partziala, proba libreak, unibertsitaterako sarbidea, heziketa-zikloetara sartzeko probak edo urrutiko LH.

Enplegagarritasuna hobetzeko bideei buruzko aholkuak ematen dizkizugu: gaitasun profesionalak aitortzeko prozedura, profesionaltasun-ziurtagiriak eta enplegurako prestakuntza.

Ikastetxeko HPBei eta HLBPei orientazioa eta jarraipena ematea.

Gure Orientazio mintegia Barakaldo LHIIren eta Lanbide Heziketaren prestakuntzari buruzko aholkularitza eskaintzeaz gain, Zereginak Ikaskuntzarako Programaz arduratzen da.

Gure Orientazio mintegiarekin harremanetan jarri nahi duzu?

Lotura interesgarriak