2IEA2 eta 2SEA3ko ikasleak Igorreko Ormazabal-Tecnichaparen egoitza eta ekoizpen-instalazioak ikustera joan ziren.
Velatia taldean sarturik dagoen Ormazabal-ek, 2.000 langile baino gehiago ditu eta eragina nazioarte mailan. Munduko elektrizitate ekoizpen-konpainia nagusiei beraiek garatutako tentsio ertaineko banatze-sarean egoki eta erabilgarriak diren ekipoak eta hornidura saltzen dizkiote.
Bisitaldian zehar ikasleok eraldatze-zentroen ekoizpen automatikoa ikusi eta aztertzeko aukera izan zuten eskolan irakatsitakoak osatuz.