Bigarren urtez jarraian, SEW-EURODRIVE enpresak materiala eman dio gure CIFP Barakaldo LHII zentroko Instalatze eta Mantentze Lanak mintegiari.
Dohaintza hainbat motorreduktore, serbomotore eta aldagailu izan dira. Horri esker, gure ikasleek lan konpletoagoak egin ahal izango dituzte eta material horien maneiuan eta funtzionamenduan modu praktikoagoan sakondu ahal izango dute, lan-munduan aurkituko duten errealitatera hurbilduz.
Hemendik enpresari eskerrak eman nahi dizkiogu hezkuntza publikoarekiko konpromisoagatik eta eman dizkiguten erraztasunengatik, material hori gure ikastetxera eramateak ekarri dituen gastu guztiak bere gain hartuta.