AURTEN, INOIZ BAINO GEHIAGO, ALDARRIKATZEN JARRAITZEKO ARRAZOIAK DITUGU
GORA MARTXOAK 8, EMAKUME LANGILEEN EGUNA!
Barakaldo Lanbide Heziketako Zentroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko urratsak egiten jarraitzen dugu. Horretarako, irakasleen prestakuntza-plana abian dugu, genero-ikuspegia txertatzen ari gara gure programazioetan, eta indarkeria matxistetan esku hartzeko protokolo bat dugu. Hori guztia institutuak onartutako berdintasun-planaren zati gisa.
Oraindik bide luzea dagoela jakinda eta gure ekarpena egin nahian, bat egiten dugu egun honetako aldarrikapenekin.