Barakaldo LHn LGTBQfobiaren aurkako borroka- eta aldarrikapen-egun hau ospatzeko egin diren ekintzen artean, Genero Berdintasuna Sustatzeko Goi Zikloko ikasleek berdintasunaren, aniztasunaren eta askatasunaren aldeko mezua helarazten duen bideo bat egin dute.
«Gorroto- eta diskriminazio-diskurtsoek oraindik indarrean dirauten garai hauetan, gure hare aletxoa eman nahi diogu pertsona guztien eskubide eta askatasunen aldeko borrokari, haien orientazio sexuala, sexu-identitatea, genero-identitatea edozein delarik… DANOK BERDINAK GARA!!!!! Eraldaketa sozial baterako subjektu aktiboak eta aldaketa-eragileak izan nahi dugu, non eta diskriminaziorako eta gorrotorako lekurik ez dagoen, eta tolerantzia eta errespetua gizarte honen benetako eragileak diren».
Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako zikloko ikasleak, 2021eko maiatzaren 17ª.