Otsailaren 10ean IKASENPRESAREN AZOKA egin genuen. LPOko mintegi osoak parte hartu zuen azokaren antolaketan, eta ikasleen parte-hartzea garrantzitsua izan zen. Guztira 35 ikaslek erakutsi zituzten beren produktuak eta zerbitzuak.
Ekitaldi honetan ikastetxeko gainerako ikasleen bisitak izan genituen, baita Barakaldoko Udaleko agintarienak, Tknikakoenak eta DEMAren Empresari proiektuaren arduradunenak ere.