Genero berdintasuna lortzeko, egunero borrokatzen jarrraitu behar dugu. Oraingoan, nesken eta gazteen artean STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) bokazioak sustatzeko eta hezkuntzan genero-arrakala murrizteko helburuarekin, Bilbao Ekintzako Shadowing proiektuarekin kolaboratu ahal izan dugu.
Gure STEAM FPBarakaldo LH proiektuko jardueren barruan, Nuestra Señora del Carmen Ikastetxeko ikasleentzako bisita bat antolatu dugu. Bisitan, ikasleek gure STEAM zikloak bisitatu dituzte, gure instalazioak eta hezkuntza programak ezaguzten. Gainera, diziplina horiek modu praktikoan ezagutzeko hainbat erronka planteatu genuen.
Oztopoak ezabatu eta persona guztientzako aukerak ireki daitezke, sexua kontuan izan barik; baina, horretarako, honelako ekintzak egin behar dira, inklusibitatea eta berdintasunaren ikuspegia dagoen ingurune batean.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei zuen interesagatik!