Pasadan otsailaren 12an Obra zibileko proiektuak zikloko bigarren mailako ikasleek Provider programaren VII. edizioan parte hartu zuten. Provider programan, etorkizuneko industriarako irtenbide berriak sustatzeko Lanbide Heziketako ikastetxeak, startupak eta erakunde publikoak biltzen dira.
Jardunaldian zehar, ikasleek, Drone by Drone eta Worldmapping Solutions enpresen laguntzarekin Robotika Aplikatua ardatz zuten jardueretan parte hartu zuten. Enpresek, topografia aurreratua, ikuskaritza teknikoa edo lurralde-kudeaketa bezalako sektoreetan teknologia horien aplikazio errealak erakutsi zituzten. Provider programa, manufaktura aurreratuaren zutabeak diren, ikusmen artifizialean, 3D simulazioan, fabrikazio aditiboan edo big datan funtsezko gaitasunak bultzatzeagatik nabarmentzen da.
Bisita zehar, ekintzailetza teknologikorako erreferentziazko gune bat den BIC Bizkaiaren instalazioetatik ibilbide bat egin zen. Bertan, ikasleek Ventijet edo Microbiomik bezalako enpresen proiektu berritzaileak ezagutu zituzten. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Urratsbaten bitartez, Tknikak sustaturiko Providerrek, startup espezializatuekin prestakuntza-jardunaldiak eta BIC Bizkaiaren ekintzailetza-aretoan bertan egonaldiak egiteko aukera ematen duen ideia-lehiaketa bat eskaintzen ditu.
Esperientzia honi esker, taldeak, berrikuntzak eta ekintzailetzak eraikuntzaren sektorea eta ingeniaritza zibila nola eralda ditzaketen ulertu zuen eta gorabidean dauden teknologietara hurbildu zen.





