Gaur berri bikain batekin gatoz! FP Barakaldo LH “Iberdrola Komunitate Digitaleko” kide modura akreditatua izan da. Urrats handi honek bat egiten du Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) 4. ekintzarekin: hezkuntza inklusiboa, bidezkoa, eta kalitatezkoa.
Baina hau ez da ekartzen dugun berri bakarra! Askotan erakutsi dugun moduan, Barakaldo LHn berrikuntza eta teknologia aurreratuen erabilera sustatzen dugu, gure ikasleen ikaskuntza hobetzeko. Ba beste ekarpen bat gehitzen dugu eta errealitate birtualeko betaurrekoak ditugu, ikasleek esperientzia biziagoak eta errealistagoak izateko. Tresna horiek ezagutzak eskuratzeko modua aldatzen dute; gazteentzako erakargarriagoa, eta ikaskuntzarako dinamikoagoa eta eraginkorragoa dena. Laster, murgiltze-gela bat jarriko dugu, esperientzia biziagoa izateko.
Gainera, gure zentroa errealitate birtualarekin, biki digitalekin eta aplikazio industrialetarako errealitate areagotuarekin lotutako proiektu berritzaileetan sartuta dago.