Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ekimena da, eta Uribe Kostako beste udal batzuek ere parte hartzen dute: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Solepana eta Urduliz.
Leioako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Solepana eta Urdulizko udalen laguntzarekin, Gaztedi Uribe Kosta beka-programaren beste edizio bat jarri du abian, 6 hilabetez inguruko enpresetan lanekoak ez diren eta ordaindutako praktikak egiteko.
Ekimen honen helburua da gazteei lan-merkatuan duten gaitasuna eta lehia hobetzeko esperientzia lortzeko aukera ematea, eta, horrela, gazteen enplegagarritasuna hobetzea.
Horrela, programa honetan 18 eta 25 urte bitarteko pertsonek edo 29 urte arteko pertsonek parte hartu ahal izango dute, azken kasu honetan betiere Gazte Bermea Sisteman alta emanda egon badira.
Beharrezkoa da programa honetan parte hartzen duten udalerrietako batean erroldatuta egotea; Lanbide Heziketako titulu bat (erdi- edo goi-mailako titulua), arte- edo kirol-irakaskuntzetako goi-mailako titulua, profesionaltasun-ziurtagiri bat edo unibertsitateko titulu ofizial bat izatea. Ezinbesteko baldintza da, halaber, langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa.
Parte hartu nahi dutenek urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dute eskabidea, modu telematikoan, ahal dela, udalaren https://www.leioa.net/es/ webgunean.
Informazio gehiago: