Instalazio eta Mantentze mintegiak, irailaren hasieran, Erronka Industriaren 6. edizioaren aurkezpen ekitaldian parte hartu zuen.
Metalaren industriak sortu duen proiektu honek, Bizkaiko ikasleak errealitate industrialera hurbildu nahi ditu, industria-instalazioetara bisitak egin eta ikasgeletan topaketak eginez. Guzti honek, enpresen, ikastetxeen eta etorkizuneko profesionalen artean industria-sare indartsu eta lehiakorra sortzea du helburu.
FP Barakaldo LH, 24-25 ikasturte honetan FVEMek antolatzen dituen jardueretan parte hartuko duenetako bat izango da.