Oronak , joan den urtarrilaren 27an gure ikastetxera egindako bisitak, enpresa liderren eta Lanbide Heziketaren arteko lankidetzak ikasleei benetako aukerak irekitzen dizkiela berriro erakutsi zuen. Saioan zehar, Mantentze-lan elektromekanikoak eta Mekatronika industriala zikloetako ikasleek eta irakasleek etengabe eraldatzen eta profesional kualifikatuen eskaria etengabe hazten ari den sektore bat ezagutu ahal izan zuten.
Hiri-mugikortasuneko irtenbideetan Europako erreferentea den Oronak, jasangarritasun eta efizientzia energetikoarekiko konpromiso sendoarekin igogailuak eta eskailera mekanikoak diseinatu, fabrikatu, instalatu eta mantentzen ditu. Enpresak, Hernanin eta Gasteizen produkzio-zentroak ditu eta berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren aldeko apustua egiten duen ekosistema kooperatibo baten parte da. Gaur egun, Europan instalatutako hamar igogailutatik batek bere zigilua darama, horrek erakusten du zer eragin duen industrian eta zer proiekzio duen nazioartean.
FP Barakaldo LHn aspaldidanik dugu harreman estua Oronarekin, horri esker, hainbat pertsonek praktikak egin dituzte bertan eta ondoren beraiekin lanean hasi dira. Gure helburua lankidetza hau sendotzen jarraitzea da, ikasleek, puntako proiektuetara eta lan-ingurune egonkor eta dinamikotan sartzeko aukera izan dezaten.








