Patroigintza eta moda zikloko ikasleek “Naturalki Arte” jarduera egin dute Bilboko Arte Ederren museoko DEACen laguntzarekin.
Mertxe Pérez eta Andere Etxegarai artistekin batera eta Juan Luis Goenagaren erakusketaren bitartez. Esperientzia artistiko batean murgildu dira, paisaiaren eta ingurune naturalarekin dugun harremanaren arteko lotura aztertuz.
Sormen prozesuaz gozatu dute, teknikak eta materialak nahastuz, lortu ditugun ehun-estanpatuak moda bilduma bat sortzeko erabiliko ditugu.