Patroigintza eta moda zikloak, Lanbide Heziketako ekitaldi garrantzitsuenetako bat den SpainSkills lehiaketan parte hartu du. Ekitaldi honetan, lan-munduaren benetako erronkak fideltasunez errepikatzen dituen ingurune batean, ikasleek beren talentua erakusten dute.
IFEMA Madrilen ospatzen den eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak antolaturiko lehiaketa honetan, industriatik hasi eta zerbitzuetara arteko trebetasunak erakutsiz, hainbat espezialitate teknikotan lehiatzen diren ehunka parte-hartzaile biltzen dira.
Ekitaldira sartzea doakoa denez, edonork ikus dezake, Lanbide Heziketak, berrikuntza eta garapen profesionala nola bultzatzen dituen. Lehiaketa-egunetan, pabilioiak bisitatzen dituztenek, Lanbide Heziketaren etengabeko bilakaera eta egungo ekonomian duen funtsezko eginkizuna islatzen dituzten erakustaldiak eta txostenak ikus ditzakete.
Modalitate bakoitzeko irabazleek, mundu osoko profesional gazteak biltzen diren EuroSkills eta WorldSkills nazioarteko lehiaketetan parte hartu ahal izango dute. Horrelako ekimenek, etorkizunera bideratua eta bokazioak aukera erreal bihurtzeko gai den eta enpresekin lotutako prestakuntzaren balioa indartzen dute.








