Pasa den azaroaren 27an, bigarren mailako Fabrikazio mekanikoko diseinua eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa taldeak Mallabiako Orbea bizikleta-fabrikara joan ginen bisitan.
Bertan, bizikleten fabrikazio prozesu osoa ezagutu ahal izan genuen, diseinutik hasi, pintura eta pertsonalizaziotik igaro eta azken muntaketaraino.
Bere sektorean liderra den eta kontinente guztietan presentzia duen enpresa bat ezagutu ahal izan genuen.