Aurten, EITB Maratoiak 25 urte beteko ditu, ‘Entzun bihotzari‘ lelopean. Euskadiko elkartasun maratoirik handienak gaixotasun kardiobaskularretan jartzen du arreta, eta guztiok gonbidatzen gaitu gure bizi-motorra zaintzera.
FP Barakaldo LHen, EITB Maratoirako bideo berezi bat sortu dugu, EITB Maratoiaren helburuarekin dugun konpromisoa eta ikus-entzunezko talentua erakutsiz.
Zergatik da berezia edizio hau?
- Erritmo biziko urteurrena: EITB Maratoiaren 25. urteurrena “Eskutitza” abestiaren erritmoan ospatzen da, gure eskuak batu eta bihotz solidario handi bat osatzera gonbidatzen gaituen abestia.
- Helburu argia: gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko dirua biltzea.
- Elkartasun olatua: Gizarte osoa helburu amankomun baten inguruan konektatzea, elkarrekin indartsuagoak garela erakutsiz.
Ez ahaztu FP Barakaldo LHren bideoa zure sare sozialetan partekatzea!
EITB Maratoia 2024rako FP Barakaldo LHren bideoa:
Gure bideoa abenduaren 8ko Gaur Egun-ean:
Gure bideoa hedabideetan:
EITBren orrialdean gure bideoari buruzko albistea.