Abenduaren 17an, “Nola hasi emakumeak obra-tokian sartzen?” eta “Berdintasunaren erradiografia Bizkaiko metalaren sektorean” azterketa lanak aurkeztu ziren.
Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak antolatu zuen.
Topaketaren helburu nagusia, tradizionalki gizonak nagusi diren eraikuntza eta metalaren sektoreetan, emakumeen inklusioa aztertzea eta eztabaidatzea izan zen. Mahai-inguruan, sektoreko pertsona esanguratsuek beren esperientziak eta ikuspegiak partekatu zituzten. Parte-hartzaileen artean ondorengoak zeuden:
- Alba Estanyol, Ikaslan Bizkaiko
- Susana Federío, Euskadiko Eraikuntzaren Lan Fundazioko zuzendari-kudeatzailea.
- Begoña San Miguel, Metal Enpresen Bizkaiako Federazioko presidentea.
- Natalia García Alfonso, Firestoneko lantegiko zuzendaria.
- Iñaki Urresti, ASCOBI BIEBA-ko idazkari nagusia.
Ekitaldiak, genero berdintasuna sustatzearen garrantzia azpimarratu zuen lan-sektore guztietan, eta emakumeak lan-munduan sartzea lortzeko beharrezkoak diren ekimenak eta estrategiak nabarmendu zituen. Entitate eta profesional desberdinen parte-hartze aktiboak eta konpromisoak Bizkaiko metalaren sektorean aukera-berdintasunerantz urrats garrantzitsua islatzen dute. 💪👷♀️