Bihar, maiatzak 20, goizeko 10:00etan, Barakaldo LHko areto nagusian, datorren maiatzaren 25ean Barakaldoko Herriko Plazan egingo den auto elektrikoen lasterketa (Goblins modalitatean) aurkeztuko da. Greenpower Hiri Zirkuituaren bosgarren edizioaren baitan egiten dan lasterketa honek, Barakaldoko Udalaren lankidetza du.
Greenpower Hiri Zirkuituaren edizio honetan pasadan martxoaren 15ean Bilbon eta martxoaren 23an Amorebieta-Etxanon ere egin dira lasterketak.
Lasterketetan, ekipo guztiak motor eta bateria berdinekin abiatzen dira, eta ibilgailuek aurretiaz ezarritako ibilbide bati eman diezaioketen buelta kopurua saritzen da. Beraz, ibilgailuaren eraginkortasuna optimizatzea da gakoa eta desberdintasunak autoaren karrozerian eta alderdi mekaniko eta elektrikoetan daude.
Datorren igandean, maiatzaren 25ean, Barakaldon egingo den lasterketan 9 eta 11 urte bitarteko Bizkaiko ikasleek hartuko dute parte. FP Barakaldo LH ekitaldian izango da, parte hartzen duten taldeei laguntza teknikoa emanez.
Maiatzaren 25eko lasterketa
FP Barakaldoko irakasleak maiatzaren 25ean Barakaldoko Herriko Plazan egindako GreenPower ekitaldian izan dira, Larrea Eskolako taldea animatzeko eta harekin lankidetzan aritzeko.
Larrea HLHIko irakasle-taldea, ikasleak eta haien familiak zoriondu nahi ditugu egindako lanagatik eta lortutako txasis onenaren sariagatik.
Barakaldoko Udala laguntzen ari den udalerriko ikastetxeentzako talde komun baten proiekturako lehen urratsa da hau.
Mekatronika industrialaren auto elektrikoa
Biharko aurkezpenean, Mekatronika industriala zikloko 1go mailako ikasleek muntatutako auto elektrikoa aurkezteko aukera aprobetxatuko dugu, berarekin datorren ekainaren 8an Gasteizen egingo den lasterketan parte hartuko dugu.
Horretaz gain, datorren ikasturtean monoplaza elektrikoarekin antolatzen diren lehiaketa askotan parte hartzeko asmoa dugu.
Proiektua ezagutzera etor zaitezten gonbidatzen zaituztegu!