Mende honen hasieran, South Denmark Unibertsitateko hiru ikasle, merkatuan robot handiak, pisutsuak, garestiak eta pertsonentzako arriskutsuak gailentzen zirela, konturatu ziren. Hau abiapuntu hartuta, arriskurik gabe pertsonekin batera lan egiteko kapazak, txikiagoak, merkeagoak eta programatzeko errazagoak ziren beste robot mota bat eraikitzeko helburuarekin ikertzen hasi ziren. Horrela, 2008ean lehenengo robot kolaboratzailea (UR8) merkaturatu zuten eta geroztik arlo honetako munduko enpresarik handiena bihurtu da.
Danimarkako hirugarren hiririk handiena den, Odense hiriaren ingurua, Europa mailan, robotika arloko lurralde garrantzizkoetakoa da, ehunka enpresarekin eta milaka langilerekin. Horregatik, ikastetxe ezberdinetako irakasleok, Zentro Teknologiko bat, Ingeniaritza Robotikoko Unibertsitatea eta robotika aplikazioak lantzen dituen Institutu bat bisitatzeko aukera izan dugu.
Informazio gehiago:




