Gaur, 2025eko urriak 30, 10:30etan, Baraka Mugi Taldeak FP Barakaldo LHko bilera gelan bere monoplaza elektrikoa aurkeztu du.
Baraka Mugi Taldeko kideez gain, Barakaldoko Udala, El Correo eta Tele7 komunikabideak ere etorri dira ekitaldira.
Baraka Mugi Taldearen hurrengo ekitaldiak hauek dira:
- Azaroaren 3an, Los Arcosen (Nafarroa) ospatuko dan lasterketan parte hartuko du.
- BECen standa, azaroaren 7, 8 eta 9an, Baraka Mugi Taldea proiektua eta ibilgailua ezagutzera emateko.







